Politika Wed, 02 Nov 2005 22:49:31 +0000
Gazte Bilgunea sortu egin zen EHko Gazte Kontseilu bat osatzeko egitasmoarekin.
Gazte bilgunearen talde eragilea osatu eta gero (gazte eragile desberdinak: alderdi politikoen gazte erakundeak, sindikatuen gazteriak, eta hamaika lagun) eztabaidak hasi ziren gazteon eskubide karta lantzeko eta gaur egun azken diagnostikoak jasotzen ari dira eremu desberdinetan (sozioekonomia, drogak, sexualitatea, eta abar).
Orain herriz herri egitasmoaren aurkezpenak egiten ari dira eta azaroaren 26an Gazteon Biltzarra izango da Barañainen (Nafarroa Garaia).
Gehiago jakiteko Gazte Bilgunearen webgunean.