B&B

Berria Irratia.com webgunean irakurri egin dut, agian arratsaldeko plan bat izan daiteke, ikusiko dugu…

Iturria: Irratia

Blogs & Beers 2.0 topaketa Bilbon azaroaren 27an
FILED UNDER: IRRATIA.COM
Blogs beersHonez gero zuetako batzuk jakinaren gainean izango zarete, lehengo eguneko El Pais edo Bilboko Kafe Antzokiaren egitaraua irakurri baduzue. Gure V. urteurrena ospatzeko Bilbon Blogs & Beers topaketa antolatzea bururatu zaigu. Azaroaren 27an izango da, arratsaldeko zazpietatik aurrera, Bilboko Kafe Antzokian.
Bigarren B&B euskalduna izango da, apirileko Elgetakoaren ostean, eta Bilbon egingo den lehenengoa. Zer izango den? Bada, euskal blogarien topaketa informala, garagardo batzuk hartu bitartean, hainbeste aldiz testuen eta iruzkinen bidez elkar eragiten dugun blogger edo blogarion artean izaten dugun harreman telematikoa bertatik bertarakoa bihurtuta. Nahi izanez gero, nork bere ordenagailua konektatzeko aukera izango du, Xabier Mendiguren Elizegik bere liburua aurkeztuko du eta, bertan bere bloga aurkeztuko duen Noizpop DJak girotuko du arratsaldea, musika aukera aproposaren bidez. Animatzen zarete?

Elgetan batu ginen apirilean eta esperientzia positiboa izan zen, inondik inora. Blogari euskaldunon komunitatea gero eta handiagoa da, zazpi hilabete hauetan hainbat blog berri sortu dira han-hemenka eta noizean behin ona izaten da buruz buruko topaketa, elkarri aurpegia ikusteaz gain, gure proiektuak eta lanak erakusteko, ekimen berriak prestatzeko… Horixe izango da B&B topaketa, ekimen xumea baina interesgarria.
Orrialde honetan bertan eskainiko ditugu datu gehiago eta egitarauaren aldaketak. Hori bai, etortzeko ustea daukazuenok, mesedez, jakinarazi iezaguzue formularioaren bidez mezua igorrita (gutxi gora-behera zenbat jende etorriko den ideia bat egiteko da).
Bestelako jakingarriak Sarerako konexioa izango da (Ethernet zein WiFi) -Proiektorea ez dakit jarriko dugun. Behar izango dugu? -Proposamenik?
Informazio gehigarria -Zer da B&B bat? (sustatu).