Blogalari

Blogari agertu egin da euskal blogosferaren onurako.

Blogari.net-ren oinarriak:

  • Euskalduna, euskaldunoi gure hizkuntza erabiltzeko aukera ematen digu

  • Software librean: Proiektu honek software librea du oinarri, berari esker lortu dute hori guztia sortzea. Software librearen filosofia berea egiten dute.

Oso ondo dago baina oraindik ez dakit nola dabil b2evolution (ez dakit nola aldatu kodea, nire erara “tuneatzeko”) eta wordpressari ohitura hartu egin dut, momentuz hemen jarraituko dut baina frogatuko dut blogari.

Blogen munduan hasiberrientzat oso aukera ona da eta nire gomendia da Blogari.net-en kontu bat sortzea, blogger-ren baino (euskal produktua+soft librea!).