eh

Iaz Katalanek .CAT domeinu ofiziala lortu zuten puntcat.org egitasmoaren eskutik, geuk ados jarriko al gara hori lortzeko? Lehenik eta behin zein izan daiteke aldarrikatu behar den domeinua? Eus? EH? Euz? Na (nafarroa) ? Ba (Basque)?.

Batzuk ezin dugu eskatu, EH mendebaldeko sahararen domeinua da eta EU Europakoa (nahiz eta programa askotan eu da euskeraren “domeinua”-siglak euskal hizkuntzarako) , ordun aukera gutxi geratzen dira.

Kotxeetan ere gauza bera gertatzen da, katalanek CAT adostu zuten, (PP.CC. eta beste aukerak alde batera uzten) haien matrikuletan itsasteko Espainako “E” edo Frantziako “F”ren ordez. Gure herrian berriz denetarik ikusi ahal da (E, EH, Eus, Euz,...)

Nire apostua matrikula edo domeinua batuaren aldeko da: . EUS domeinuaren aldeko da: EUSkara, EUSkal, ...

Has gaitezen domeinu ofizial bat eskatzen eta beste alde batetik desobedientzia zibilaren aldetik jar dezagun pegatinak gure kotxeetan gure identitatea eta naziotasuna aldarrikatzeko.