Indautxuko EGIren 10. urteurrena

Egilea-Autor:jkarteaga
Indautxuko EGIren 10. urteurrena

Egilea-Autor:jkarteaga

Aspalditik esaten da militantzia eskas dagoela erakunde guztietan, bai erakunde politikoetan eta baita aisialdiarko taldetan.
Zer gertatzen da gaur eguneko gazteriarekin?
Gaur egungo egoera ez da 70garren hamarkada bezala, hori guztiok dakigu, baina adituek esaten omen dute Post-modernitatearen garaian parte hartze bat egoten dela momentu konkretu batzuetan. Egia esanda hori ikusteko aukera izan genuen pare bat urte lehenago: Nunca Mais eta Irakeko Gerraren kasuetan mobilazio handi bat egon zen eta gero bat batean txipa aldatu eta etxera.
Egilea-Autor:jkarteaga

Euskal Herriko Hautetsien 4. Biltzarra izango da Martxoak 4ean, zapatu honetan, Durangoko Landako gunean. Udalbidek deituta, Euskal Herriko Alkate eta zinegotzi asko bilduko dira biltzar honetan etorkizunerako proiektuak aztertzeko.
Zoritxarrez Udalbiltzak beste aldetik doa, oraindik itxaropena daukat eta bi bideen topaketa eta bide bakar jarraitzeko esperantzarekin.
Egilea-Autor:jkarteaga
Noizean Behineko lehen diska Kalean

“... inoiz kontatu ez nizkizunak…” izenburuarekin Noizean Behin taldeak bere lehen diska atera egin du Bizkaitar disketexe batekin: Baga Biga.
Metal Euskalduna eta berria, beste estiloekin (rap, elektronika, eta abar) nahastu gabe. Zapatu honetan (Martxoak 4) Santurtziko X-Trem aretoan haien aurkezpen bira hasiko da.
Noizean behin entzuteko egizu Klik – hemen -
Kontzertuetan ikusiko gara!
Egilea-Autor:jkarteaga
