
Aspalditik esaten da militantzia eskas dagoela erakunde guztietan, bai erakunde politikoetan eta baita aisialdiarko taldetan.
Zer gertatzen da gaur eguneko gazteriarekin?
Gaur egungo egoera ez da 70garren hamarkada bezala, hori guztiok dakigu, baina adituek esaten omen dute Post-modernitatearen garaian parte hartze bat egoten dela momentu konkretu batzuetan. Egia esanda hori ikusteko aukera izan genuen pare bat urte lehenago: Nunca Mais eta Irakeko Gerraren kasuetan mobilazio handi bat egon zen eta gero bat batean txipa aldatu eta etxera.
Honi buruz gaur post interesgarri bat irakurri egin dut Ibon Meñikaren Blogean:
Mezua: Krisiaren militantzia
06.02.21 Gazterria, 331 hitz
Krisiaren militantziaGaur web orri honetan ikusitako atal batean musturra sartu nahiko nuke. Izan ere, jendearen eritziak jasotzeko galdera bat plazaratu digute matrakakideak: militantzia krisian ote badagoen alegia.Gainera hainbat erantzun jaso du itaunketak eta buruari buelta batzuk emateko aukerak zabaldu dira.
Orokorrean plazaratutako galderari baiezkoa eman zaio; hau da, militantzia krisian badagoela Euskal Herrian. Argi eta garbi, hainbat gaztek honelako hausnarketak azaltzen badituzte kontutan hartzeko modukoak dira, baina neuk gutxienez, gaiari beste ikuspuntu bat eman gura nuke jasotako eritziekin uztartzeko:
Egia da egun bizi dugun jendarte ereduan, militantziaren kontzeptuan sinistea kontrako norabidean joatea dela. Guztiz bizimodu atomizatu, insolidario eta indibidualista honetan, kolektibotasuna, elkartasuna eta norberaren konpromezua talderi egiten zaion ekarpen legez ulertzea ez dago modan; hori ukaezina da. Hala ere, objetiboa izan daiteken egoera horreri ematen zaion ikuspegi etsigarri eta erosoa da gustoko ez dudana; krisi egoera bat, norberak ematen duenetik konpontzen baita. Militantzia krisian dago eta putada bat da,”No Future” leloa gailentzen zaigu, Athletik eta Erreala krisian daude eta “guztion artean lortuko dugu” egoerarik logikoena eta asumigarriena bilakatzen zaigu.
Bizitzaren egoera guztiek bezala, militzantziak ere, fase ezberdinak izaten ditu; gorabehera handiagoekin edo txikiagoekin. Elementu baikorragoekin edo ezkorragoekin. Aukera paragabegoekin edo itolarriekin.Dena dela, norberak duen jarreragaitik hasi eta bukatu egiten da; berau ezinbesteko ezaugarria bilakatuz.
Are gehiago esango nuke:gustatuko litzaieke beste herrialde eta biztanleriari Euskal Herrian, militantzia eredua krisian egonik ere, garatzen diren ekinbide guztiak izatea( hauen aldeko apologia egitea krisia gainditzeko lehen urratsa bilaka daitelarik); izan ere,herri honetan egunero daude problematika ezberdinei erantzuten dieten kartelak itxasten ari diren gazteak eta ez hain gazteak; egunero sektore eta eremu ezberdinek dituzten afera nagusiei aurre egiten dieten proiektu ezberdinak garatzen dira hezkuntzan, komunikazioan, aisialdian, parekidetasunean, etxebizitzan, prekarietatean. Gazteok espazio propioak eskuratzeko hilero eraikin bat okupatzen da inoiz baino gaztetxe gehiago daudelarik egun Euskal Herrian. Disketxe alternatiboak sortzen dira, musika talde berriak bere garapena izateko surgatzaile profesionalengandik aldenduz. Ilegalizazio egoerak gainditzeko eguneroko konpromezu txiki/handiak ematen dira… eta guzti hau, eta gehiago, MILITANTZIAN OINARRITUTAKO PERTSONAK DAUDELAKO DA!dagokion balorea eman diezaiogun.3 erantzun
Erantzunak:
Bidaltzailea: Arene [Bisitaria]
Egia izan daiteke militantzia krisian dagoela, bakoitzaren arabera. Azken finean bakoitzak ikuspegi ezberdina izan dezake bizitzan ikusi eta bizi izan duenaren arabera. Baina egia da baita era militantzia krisian egoteko gazte eta ez hain gazte asko eta asko inplikatzen direla arazo ezberdinen aurrean protesta ekintzak, karteladak, manifestaldiak,…antolatzeko. Egia da, hala ere, denok eman behar dugula zerbait gutxi batzuek dena eman ez dezaten; denon indarrak bilduz errazagoa litzatekeelako arazoei aurre egitea. Baina kontsumo gizarte honetan, ez dituzte pertsona inkonformistak maite. Robotak nahi dituzte, beraiek agindutakoa beteko duten robotak eta horretarako prest ez gaudela adieraztea ere beraien “militantzia” ereduari aurka egin eta nolabait beste gizarte eredu baten aldeko borrokan militatzea dela deritzat. Bakoitzak ahal duen edota nahi duen heinean kolektibo batean inplikatu eta norbere konpromisoz eta gogoz haren alde lan egin, berdin da zein esparrutan, esparru asko daudelako jorratzeko (lana, etxebizitza, emakumea, politika, gazteria,…………) eta bakoitzean lan pila dagoelako egiteko. Ez da sekula etsi behar, ezta esperantza galdu ere. Esperantza den artean bada bizia eta bizia den artean borrokatuko gara. Militantzia krisian dagoela diote baina akaso krisian dagoena ez da militantzia bera. Norbere burua arazo baten aldeko borrokan militante dela adieraztea baizik. Gero eta indibidualistago gara, eta horregatik lotsatu egin gaitezke une batzutan kolektibo bateko kidetasuna adieraztera. Gora krisian den militantzia! Ze krisian egonik hainbeste jende inplikatzen baldin bada, ezin dut imajinatu ere egin krisian egon ezean zer izango litzatekeen.06.02.22 @ 09:29
Bidaltzailea: Narru [Bisitaria]
Barriro azalera urten da militantziren inguruko afera, ta egia esan nire zalantzak ditut hemen adierazi ohi den guztiaren inguruan. Zalantzak “militantzia” berbeari hain zentzu idealizatu eta positiboa egozten zaionean. Izan be, hitz hau latinezko “militia”tik dator, eta nik latinez ez dot gauza handirik ulertzen, baina “Milizia” hitzaren zentzu militarra eta jerarkikoa agerikoa dala uste dot.Adibidez, Militanteak dira alderdi politiko guztietako afiliatuak. Eta, egia esan, militante horietako gehienen lanak gizartearengan dituen onurak ez ditut argiegi ikusten. Zer esanik ez bizitzan zehar “militante total”aren papela jokatzen doazen horiei buruz. Bai, badakizue nortaz ari naizen. TMEO-n ederki asko karikaturizatzen dituzte “Ché de Barra” (imajinatu nolakoa dan Ché-ren bertsio moderno hau) pertsonaiaren bitartez.
Eta nik militantzia horiek baino gurago ditut pertsona konprometituak. Bere gizartean modu askean garatzen diren ekintza sozial eta kulturaletan parte hartzen duten horiek. Adibidez… herriko abesbatzean edota dantza taldean jo ta su aritzen diren gizonemakumeak edo neskamutilak ez al dira pertsona konprometituak? Edota militanteak protesta eta zarata atera behar du beti, berdin izanik zeren edota noren kontra?
Gizartea etengabe garatuz doa, eta uste dot euskal errian larregi idealizatu dogula militantziaren kontu hori. Gora behera politikoak ere tartean daude, noski. Horiek gainditzea lorpen handia litzateke militantziaren gaineko mamu eta obsesio ugari uxatzeko. Mamu diot, bai, ze askotan norbanakoa taldearen gainetik egon beharko litzateke, beronen eskubideak ukaezinak baitira edozein tribu edo klanen inposizioren gainetik.
Hau burura etorri zait askotan betiko militanteek “jaiak bai borroka ere bai” lelo lotsagarriarekin hainbat herri adierazpide eta ospakizun zapuztu dituztelako militantzia beste edozerren gainetik jarriaz. “Aizu, ni jaietan nago eta trago batzuk hartu nahi ditut kuadrillarekin. Edo pelotetan dantza egin ipurditik fregona bat sarturik dudan bitartean”. “Txo, ezta pentsatu ere. Lehenago tabernak eta txosnak txapatu, manifa egin behar baita”. Zorioneko “Militantzia” honek ere buruhauste eta gaizkiulertu ugari sortarazi ditu gure inguruan…
06.02.22 @ 17:13
Bidaltzailea: Ibon [Bisitaria]
Zalantzarik gabe, ados nago hemen aipatzen dituzuen hainbat hausnerketekin; izan ere, hainbeste interpretazio eta irakurketa barneratzen dituen kontzeptu zabalek, norberak gailentzen dituen balore eta ezaugarriak azpimarratzeko joera sor baitezakete. Ez da txarra hori ere ez.
Egia da manipulatuegia dagoela militantziaren kontzepzioa eta esangura, alderdi politikoetako afiliazio gisa soilik ulertzeraino agian.Egia denmoduan esanahi hori eskuma eta sozialdemokraziak militantzia bezalako kontzeptuei edukiz hustutzeari begira egindako saiakera legez uler dezakegularik ere.Baina desbarre filosofikoez haratago, bizitza ulertzeko era gisa kokatuko nuke militantzia.Atxekimendu pertsonal horretatik atxekimendu kolektibora saltoa egin dezaken balore eskema alegia. Alderdi bateri loturik baino, behar bateri loturikoa (pertsonala edo kolektiboa); eredu standar bateri loturik baino egoera eta errealitateari oinarritua; teoriak hitz politak bilakatzea baino,sinismenak eta kontzientziak praktikan jartzeari begirakoak. Eta horretan zuek aipatu bezala, espektro guztiz zabala irekitzen zaigu gure aurrean, norberaren ekarpena (hori baita funtsean militantzia)uste dugun eran, lekuan, eremuan, mailan, izaerarekin, atxekimenduarekin, sentimenduarekin, ustearekin, konbentzimenduarekin, alaitasunarekin, sinismenarekin… baina batez ere militantzia bera praktikatuz!06.02.23 @ 16:48
Egilea-Autor:jkarteaga










Kontaktua: 
Esaldiak:
Artxiboak
Utzi zure iruzkinak blog hau hobetzeko
Deja tus comentarios para mejorar este blog














Azken Mezuak





