
Askoren esanetan Bake prozesua hurbil dago, baina zoritxarrez ez dut hori hain argi ikusten. Azken egunetako gertakariak (presoen hilketak, manifestazioak, greba eta iritzi batzuk) entzunda/irakurrita ez dut bake prozesu famatu hori ikusten.
Oraindik beste garai zoriontsu bat dut nire baitan: Lizarrako suetenarena. 1998n beste egoera bat zen, jende alaitsu eta iribarrez ikusteko aukera zegoen kale guztietan, guztiok ilusioz beteta. Gaur egun zoritxarrez ez dut hori nabaritzen, alderantziz gorrotoa eta amorrua sutan dira eta ez dut batere gustoko horrelakorik.
Normalean blog batzuk irakurtzen ditut, hoien artean Matrakako batzuk , Joseba Antxustegi EGIkideena, Lander Garro idazlena eta Ibon Meñika auzipetutarena eta han ere, artikuluen iruzkinetan gorrotoa nabaritzen da.
BAKEA BEHAR DUGU!
PS: nire gorroto partikularra kontrolatzeko
In Flames taldearen “The Tokio Showdown Live 2001” diska entzuten ari naiz.
Egilea-Autor:jkarteaga










Kontaktua: 
Esaldiak:
Artxiboak
Utzi zure iruzkinak blog hau hobetzeko
Deja tus comentarios para mejorar este blog














Azken Mezuak





