
Galesen aurkako neurketa maiatzaren 20an jokatuko da
Euskadiko Futbol Federazioak jakinarazi duenez, gure selekzioak eta Galesek jokatuko duten adiskidantzazko neurketaren eguna maiatzaren 20a izango da, azkenean.
Euskal taldeak John Benjamin Toshacek zuzentzen duen selekzioaren kontra jokatuko du San Mamesen, eta, hasiera batean, Ligako jardunaldi bat maiatzaren 20ra atzeratuko zutelakoan, Euskadiren partida ere atzeratu behar izan zuten.
Halere, FIFAk adierazi zuenez, Estatuko Ligak maiatzaren 14an amaitu beharko du eta, salbuespen bezala, Sevilla-Bartzelon neurketa bakarrik jokatuko da maiatzaren 20an. Ondorioz, ez da eragozpenik izango Euskadik Galesen kontra jokatzeko.
Iturria: EITB24 .
Argibide gehiago:
Egilea-Autor:jkarteaga










Kontaktua: 
Esaldiak:
Artxiboak
Utzi zure iruzkinak blog hau hobetzeko
Deja tus comentarios para mejorar este blog














Azken Mezuak





