Gaur Korn egon naiz ikusten, aurreko taldeak Kannon eta Eraso! izan dira, baina Eraso! eta Korn bakarrik ikusteko aukera izan dut. Kannon taldea ikusi nahi nuen baina beste batean izango da. Kontua izan da gonbidapen bi lortu egin dudala kontzertuak ikusteko, banekien nire laguna Eneko barruan zegoela eta sarreran Ricardorekin topatu egin naizela, institutuko klasekidea eta laguna. Sarrerak hartu eta lagun batzuei deitu egin diet sarrera bat eskeintzeko baina bitxiena izan da inork ez duela onartu! Hurrengo batean norbait horrelako sarrera soberan badu neri deitu, korrika joango naiz hartzera.
Kontzertua primeran egon da, agian oso laburra (bi ordu baino gutxiago), Kantuetaz gozatu (lasaituna+amorrua), bateria bi, tipo batzuk mozorrotuak (untxi bat eta zaldi bat saltoka), H.R. Giger-en mikrofono famatua ikusi eta Jonathan bere gaitarekin (tipoa oxigenoa hartzen al du abestien artean?): ITZELA.
Irteeran kamiseta bat erosi dut eta etxera joan naiz goiz , bihar Elorriora joan behar naiz eta.
Egilea-Autor:jkarteaga

















Kontaktua: 
Esaldiak:
Artxiboak
Utzi zure iruzkinak blog hau hobetzeko
Deja tus comentarios para mejorar este blog














Azken Mezuak





