EtxE “hori da dena”

Iñaki Etxezarraga a.k.a. “EtxE” (Berriz 1985) bakarlariak Bilboko Aste Nagusian joko du.

1999 urtean Nabari talde heavy-a sortu egin zuen Berrizko lagunekin eta berak baxua jotzen zuen talde honetan.

Urteak igaro eta beste era bateko proposamenarekin, 2004 urtean hasi zen bere ibilbidea bakarlari bezala kontzertu batzuk ematen asmoz eta V. Aldapa Maketa Lehiaketa irabazi zuen. Pop-Rock estiloa jorratzen du gaur egun. Bakarlari moduan, talde baten laguntzarekin, berak sorturiko hitzei musika jarri die eta Zatoz nirekin izena duen CD laburra sortu du aurten :”Zatoz nirekin”.

Diskoa grabatzerakoan eskarmentu handiko jendea izan du inguruan EtxE-k; hala nola, ahotsetan, Eñaut Ken Zazpi taldeko abeslaria aritu da, baita Lor taldeko Lander eta Ika taldeko Itsaso ere. Kantuak moldatzen Lor taldeko Ramiro eta Sei Urte taldeko Iokin ibili dira, besteak beste.

Argibide gehiago: Kemen musikagintza


Technorati Tags:


Del.icio.us Tags:

Etxe