Ruper Ordorika eta Iñaki Etxezarraga “EtxE”

Potroetaraino nago benetan faxista batzuen jarrerengaitik, aurreko mezuan esan dudan moduan badirudi garaiak ez direla baterez aldatu. EtxE musikarien foroan egon naiz jarritako mezuak irakurtzen eta flipatu egin dut dagoen liskarrarekin.

Zer gertatu egin da?
batzuen ahotan kriminalizazioak eta boikotak (Soziedad Alkoholika, Fermin Muguruza, eta abar.) salatu egin behar direla askotan entzun dugu baina musikari batek EAJren edo hobe esanda Euzko Gaztedi-EGIren kanpaldian jotzen badu boikot egin behar da “ezker” (kar kar) eta “abertzale” mundutik.

Musikari batek bere lana betetzeko leku konkretu batzuetan bakarrik jo dezake batzuen ustez.

EtxE musikariak Euzko Gaztedi-EGIren kanpaldian kontzertu bat eman du asteburu honetan naiz eta ez datorrela EAJren jokaerarekin bat, baina berak bere lana betetzen duela eta euskaldunen artean den bitartean ez duela arazorik ikusten esan zuen. Oztopo guztien gainetik kontzertua ematera joan zan Forondara bere lana betetzera eta euskaldun gazte talde bati bere musikarekin ondo pasatzeko aukera emanez.

Zoritxarrez aurrekariak egon dira eta Kokein taldeak uko egin zuen 2004 urtean eta ikusi egin dugu beste foroetan jarrera berdina eta hori ez ahazteko dena dago sarean, bestela ikusi idatzi ziren mezuak Euskal Herriko Indymedian 2004 eta 2005 urteetan.

Euskal kulturaren eta musikaren alde: Animo EtxE!

EtxEren webgunea: http://www.etxemusika.com