Kultura, Euskara2006/09/29 Fri, 29 Sep 2006 00:05:16 +0100

Ktsidazu bidea Ixabel

Kutsidazu bidea Ixabel

Joxean Sagastizabalen liburuak eta ondorengo antzerki lanak izandako arrakastaren ostean, film bihurtu dute orain Kutsidazu Bidea Ixabel. Hogei urte inguruko gazte donostiar bat, (Juan Martin) urte batzuetan euskara euskaltegietan landu ondoren, Gipuzkoako herri txiki bateko baserri batera abiatzen da, benetako euskara ikastera. Herria “Harrialde” bataiatu dugu, eta baserriaren izena “Aranguren” da. Baserrian bizi, lan egin eta ikasi, eta herrian bertan dagoen udako eskolara ere joango da egunero ikastaro trinkoa egitera… Fernando Bernués-ek eta Mireia Gabilondok zuzendu dute filma, aktore nagusiak Mikel Losada eta Ainere Tolosa izanik.

Argibide gehiago: Webgune Ofiziala

Egilea-Autor:jkarteaga

Politika, Euskara2006/09/11 Mon, 11 Sep 2006 11:05:25 +0100

Baiona ttipia

Baiona Ttipia

Baiona ttipian BatZoki bat dago (BatXokiak ez dira EAJ-PNBkoak) Cordeliers karrikan (BAIONAKO BATZOKIA Cordeliers karrika, 45 64100 BAIONA)

Lapurdiko hiriburan auzo hau abertzaleengunea bihurtu egin da eta Pannecau-tik edo Cordeliers-etik ibiltzen bazara ABren, EAren, Batasunaren (hemen legala da) egoitzak aurkitu dezakezu.

Hurrengo urratsa: alkatetza lortzea!

Trago bat hartu, bazkaldu edo afaldu nahi baduzue Baionako Batzokian, dei ezazue 00 33 5 59 59 56 10 telefonorat.

Egilea-Autor:jkarteaga

Pertsonala, Kultura, Euskara2006/07/27 Thu, 27 Jul 2006 13:32:24 +0100

EtxE “hori da dena”

Iñaki Etxezarraga a.k.a. “EtxE” (Berriz 1985) bakarlariak Bilboko Aste Nagusian joko du.

1999 urtean Nabari talde heavy-a sortu egin zuen Berrizko lagunekin eta berak baxua jotzen zuen talde honetan.

Urteak igaro eta beste era bateko proposamenarekin, 2004 urtean hasi zen bere ibilbidea bakarlari bezala kontzertu batzuk ematen asmoz eta V. Aldapa Maketa Lehiaketa irabazi zuen. Pop-Rock estiloa jorratzen du gaur egun. Bakarlari moduan, talde baten laguntzarekin, berak sorturiko hitzei musika jarri die eta Zatoz nirekin izena duen CD laburra sortu du aurten :”Zatoz nirekin”.

Diskoa grabatzerakoan eskarmentu handiko jendea izan du inguruan EtxE-k; hala nola, ahotsetan, Eñaut Ken Zazpi taldeko abeslaria aritu da, baita Lor taldeko Lander eta Ika taldeko Itsaso ere. Kantuak moldatzen Lor taldeko Ramiro eta Sei Urte taldeko Iokin ibili dira, besteak beste.

Argibide gehiago: Kemen musikagintza


Technorati Tags:


Del.icio.us Tags:

Etxe



Egilea-Autor:jkarteaga

Kultura, Euskara2006/06/30 Fri, 30 Jun 2006 09:54:48 +0100

El Koala abeslaria

Saretik ibiltzen abesti famatuaren itzulpena aurkitu egin dut, benetan bitxia…

Attá

Attá, inbiu txabolá
bertan sartzeko
oilotxu ta txitatxuk.

Attá, inbiu txabolá
bertan sartzeko
epertxu ta txoritxuk.

Attá, inbiu txabolá
bertan sartzeko
makera ta txarritxuk.

Attá, inbiu txabolá
bertan sartzeko
biorra ta zalditxuk.

Lagundukotzut motorraz,
ta Ranrroberra pintetan,
ta patatak ataten,
ta gurusun gustien.

Baia entzun eixu
Attá, inbiu txabolá
bertan sartzeko
oilotxu ta txitatxuk.

Attá, inbiu txabolá
attá mesedez
itxi eiten txabola.

Badekoaz tabloiak, badekoaz oholak,
teilatue eitteko uralitak ostu dodaz,
txabolatxu eitteko gogoak sobran dodaz, Attá
domekan hasteko potroak be badekodaz.

Attá inbiu txabolá
bertan sartzeko
koneju ta kumetxuk.

Attá, inbiu txabolá
bertan sartzeko
txakurre ta txakurtxuk.

Attá, inbiu txabolá
bertan sartzeko
atxur ta sardakakok.

Attá, inbiu txabolá
attá mesedez
itxi eiten txabola.

Lagundukotzut bedarretan,
lagundukotzut iñerréagaz,
lagundukotzut danean,
gurusun gustien.

Baie entzun eixu,
Attá, inbiu txabolá
bertan sartzeko
ahuntze ta antxumetxuk.

Attá, inbiu txabolá
bertan sartzeko
makera ta txarritxuk. (kurrin, kurrin!!)

Attá, inbiu txabolá
attá mesedez
itxi eiten txabola.

Attá, inbiu txabolá
Goikosologaneko Txakilletrokapean
inbiu txabolá
inbiu txabolá.

Attá!
Attá!
Attatxu!
Inbiu txabola!

Iturria: Jozulin.


Technorati Tags:



Del.icio.us Tags:

Opá



Egilea-Autor:jkarteaga

Creative Commons lizentzia duen webgunea da hau.